*******Bihotzarekin baino ez da ondo ikusten, Funtsezkoa ikusezina da begientzat*******

Just another WordPress.com weblog

DUBLIN CORE Octubre 25, 2007

Archivado en: Joseba Abaitua, Littera — maitek @ 6:29 pm

DEFINIZIOA:

Dublin CoreThe Dublin Core Metadata Initiative is an open organization engaged in the development of interoperable online metadata standards that support a broad range of purposes and business models. DCMI’s activities include work on architecture and modeling, discussions and collaborative work in DCMI Communities and DCMI Task Groups, annual conferences and workshops, standards liaison, and educational efforts to promote widespread acceptance of metadata standards and practices.”

AZALPENA:

Dublin Core metadatuen modelo bat da eta DCMIk (Dublin Core Metadata Initiativek) elaboratu du. Izena Estatu Batuetako Ohaio estatuan aurkitzen den herri batean du jatorria, izan ere, 1995ean hiri honetan mundu mailan egin den garaiko Web-aren eta metadatuen lehengo bilera izan zen.

Dublin Corek 15 definizio semantiko deskriptibo batzen dituen sistema da. Definizio hauek:

  •  
    • Aukerakoak dira.
    • Errepikatu daitezke.
    • Edozein ordenetan ager daitezke.

Definizio sistema honen helburua “oinarrizko” ezaugarrien hizkuntza ematea da. 15 definizio semantikoak ondorengoak dira:

  1.  
    1. Titulua.
    2. Klabea.
    3. Deskribapena.
    4.  Iturria.
    5. Hizkuntza.
    6. Erlazioa.
    7. Kobertura.
    8. Autorea.
    9. Editorea.
    10. Beste kolaboratzaileak.
    11. Eskubideak.
    12. Data.
    13. Errekurtso mota.
    14. Formatoa.
    15. Irizpidearen identifikatzailea.
 

DEUSTUKO UNIBERTSITATEKO LIBURUTEGI BERRIA Octubre 23, 2007

Archivado en: Ana Elejabeitia, Joseba Abaitua, Littera — maitek @ 8:50 am

satellite3.jpg

DEFINIZIOA:

Deustuko liburutegi berria Abandoibarra pasealekua, Guggenheim museoaren aurrean kokatuko da. Rafael Morenok diseinatu du eta 2007-2008 urterako maituta egongo dela uste da.

ERAIKINA:

Eraikinak baldintzarik onenak izatea espero da bai ikasle eta baita irakasleen ikaskuntzarako, espazioa atsegina izango dela espero da. Eraikinak 5 solairu izango ditu kaleko mailatik gora eta beste 5 solairu kaleko mailatik behera.

ARKITEKTOA:

José Rafael Moneo Vallés Tuteran (Nafarroa) jaio zen 1937ko maiatzean. Madrileko Arkitektura Eskolan egin zituen ikasketak eta 1961ean atera zuen titulua.

AMAITZEKO

Amaitzeko, esatea Deustuko unibertsitateko liburu prezioatuenak, 2.solairuan kaleko mailatik behera kokatuko dira. Bertan, balio historiko eta dokumental handiko 58.000 liburu gordeko dira, giltzapeturik egongo dira. Izan ere liburutegi berria, lapurreten, suaren eta eguzkiaren aurkako neurriak hartuko ditu. Balio handiko liburuak estropeatu ez daitezen.

BIBLIOGRAFIA:

 

“NOTITIA UTRIUSQUE VASCONIAE” Octubre 21, 2007

Archivado en: Ana Elejabeitia, Littera — maitek @ 3:43 pm

OIHENART: 

Arnaut Oihenart Maulen jaio zen  1592an eta Donapaleun hil zen 1667an. Euskal poeta, legegizon, historialari eta politikaria izen zen. Lehen kritikaria izen zen eta beste idazleei buruzko kritikak idatzi zituen batez ere Ziburuko Etxeberriri buruz.

BERE LANAK:

Bere lanen artean aipatzekoak dira, besteak beste:

-  Notitia Utriusque Vasconiae (1638), hiru liburutan banatuta dagoena. Lehena 14 kapitulukoa, hitzaurrea alegia, bigarrena 17 kapitulokoa, nafarroako antziniako historiaren ingurukoa eta hirugarrena 13 kapitulukoa, Baskoniari buruzkoa.

- Les proverbes Basques recueillis par le Sr. d´Oihenart, bi zati dituena:

  • Atsotizac edo Refrauac: guztira 706 poema, frantsesera itzulita daude.
  • Oihenarten gaztaroa neurtitzetan: amodiozko poemak dira.

- L’art Poéthique, ez zen bere garaian argitaratu eta Lafittek beranduago, XX.mendean hain zuzen, bi ataletan banatu zuen.

El Correon Notitia Ultriusque Vasconiaeren inguruko informazio gehio agertzen da, nahi izanez gero bertara jo.

BIBLIOGRAFIA:

 

EUSKARAZKO BILATZAILEA Octubre 20, 2007

Archivado en: Ana Elejabeitia, Littera — maitek @ 1:31 pm

elebila1.png

AZALPENA:

Azkenean, hainbeste denbora zain egon ostean heldu da euskarazko bilatzailea!

Zenbat bider gogaitu zaitu Internet bilatzaile batean zerbait xerkatu eta euskarazko emaitzarik ez aurkitzeak? Ba hori konpontzeko asmoarekin sortu du Elekak elebila internet bilatzailea, Elhuyar Fundazioaren I+G sailak garatutako teknologia oinarritzat hartuta. Euskarazko edukiei lehentasuna ematea da bilatzaile honen helburua. Guztiok ondo dakigunez, egun, sarean dagoen informazioa gehiena ingelesez eta ondoren (frantsez zein gaztelera bezalako hizkuntz handietan) agertzen da. Euskaraz informazio gutxi ageri da.

Paseden asteazkenean, urriak 17 hain zuzen, goizeko 11.30etan elebilaren aurkezpena egin zen Donostiako Koldo Mitxelena Kulturgunean.
Beraz animatu, izan ere, elebilaren beta bertsioa erabiltzeko moduan dago helbide honetan: www.elebila.eu

BIBLIOGRAFIA:

 

HIPERTESTUA Octubre 9, 2007

Archivado en: Joseba Abaitua, Littera — maitek @ 6:58 pm

Hipertestua “fitxategi informatiko batean, beste dokumentu batzuekin loturak edo estekak dituen testua da.Web sistemaren oinarria da, web orri batetik beste web orri batzuetara lotura egiteko aukera ematen baitu. Dena den, egun, hipertestu-z baino gehiago, hipermedioaz-z hitz egiten da, hau da, testu-elementuez gain, irudiak, soinua eta bideoa txertatzeko aukera ematen duen dokumentua” (Telekomunikazio hiztegitik lortutako informazioa)

Horrela definitzen du María Jesús Lamarca Lapuentek  hipertestua: “Al definir el término hipertexto nos hemos referido a una de sus principales acepciones: el hipertexto concebido como documento, como contenido de la información que incluye tanto los fragmentos o nodos de la información, como las conexiones entre esos fragmentos, indiferentemente de cuál sea el sistema utilizado para leer o escribir tal documento.”

Ezaugarriei dagokienez ondoko hauek dira:

  • Normalean ez du linealitatea baina izan dezake.
  • Adabegi berberera leku ezberdinetatik iristea uzten du.
  • Ondo antolatuta badago informazioa azkar topatzen du.
  • Txarto antolatuta badago, lekukotasunaren eta desorientazioaren galera sor dezake.
  • Estruktura ez-linealean nabigatzeko zenbait laguntza-zerbitzu ditu: goi-mailako mapak, atzera egiteko aukera, bilatzaile erremintak, indizeak, anotazioak egiteko aukerak, etab.

Bibliografia:

 

Leizarragaren Biblia Octubre 9, 2007

Archivado en: Ana Elejabeitia, Littera — maitek @ 11:26 am

  • ALBISTEA:

Nafarroako Kutxak Leizarragaren Bibliaren edizio faksimilea argitaratu du.  Antza denez,  euskararen kultur erakunde garrantzitsuenen artean banatzeko. Dean den, lanaren edizio komertziala kaleratuko du laster. Mila aleko edizioa izango da, 25 eta 30 urte bitarte salduko dena.” Nafarroako Kutxak 1995ean erosi zuen Bibliaren ale bat, Christie’s etxe sonatuak antolatutako enkantean”.

  • BIZITZA:

Joanes Leizarraga 1509 Beskoitzen jaio zen eta 1601ean Bastidan hil zen. Jaiotzez lapurarra izan arren bere idazkera behe nafarreka zen. Leizarraga apaiz katolikoa zen, baina Joana III Albretakoa Nafarroako erregina protestante bihurtu zenean, kalbindar egin zen. 1567an ministro izendatu zuten eta Bastidara (Labastide-Clairence) bidalia izan zen.

Leizarraga ez da sortzailea, izan ere,  ez du sortu bere baitako obrarik. Itzultzailea da, eta, askoren ustez, euskal literaturak izan duen onena. Leizarraga da lehenengo euskal prosalaria eta hortaz arazo larriak izan zituen ortografia eta hizkerari dagokionez. Bere hizkerari dagokionez, joera latinzalea eta arkaismoa dira bere ezaugarri nagusiak.

  • LEIZARRAGAREN BIBLIA:

Leizarragak 1571n Iesus Christ gure Iaunaren Testamentu Berria argitaratu zuen, Nafarroako erreginak horela esaktu ziolako. Horretarako, erreginak lau laguntzaile protestante izendatu zituen Leizarragaren lana aztertzeko eta zuzentzeko. Leizarragak 1571ean argitaratutako Iesus Christ gure Iaunaren Testamentu Berrian, “Gomendiozko carta” eta “Heuscalduney” izeneko atalak idatzi zituen.

  • BIBLIOGRAFIA:
  • http://www.puntubi.com/laburrak/leizarragajoanes.htm
  • http://www.hiru.com/euskal_literatura/euskal_literatura_00450.html
 

Kaixo Lagunak!!! Octubre 2, 2007

Archivado en: Littera — maitek @ 8:23 am

Maite Asenjo Garde naiz, 20 urteko karrantzarra. Euskal filologiako 3.mailan nago eta hau nere blog berria da. Espero dot gustatzea. Ondo izan!