*******Bihotzarekin baino ez da ondo ikusten, Funtsezkoa ikusezina da begientzat*******

Just another WordPress.com weblog

LARRAMENDI Noviembre 7, 2007

Archivado en: Ana Elejabeitia, Littera — maitek @ 1:02 pm

002851.gif

  • HASTEKO:

Deustuko liburutegiko inkunableetako bat Manuel Larramendiren Diccionari trilingüe del Castellano, Bascuence y Latin da. Larramanediren lanen artean, obra hau ezagunena eta eztabaidarik gehien sortu dituena dugu.

  • BIZITZA:

Manuel Larramendi Andoainen jaio zen 1690an eta Loiolako jesuiten komentuan hil zen 1766an. Jatorriz Aita Manuel de Garagorri zen arren, Larramendik amaren abizena erabili zuen, dirudienez, ez zelako aitarekin ondo konpontzen. Euskal idazle, suspertzaile eta apologista izan zen. Hamazazpi urterekin jesusen Lagundian sartu zen. Filosofia,  Medina del Campon eta teologia, Salamancako Unibertsitatean ikasi zituen.

  • Diccionario trilingüe: Castellano, Bascuence y Latín:

Lan honetan argitaratu berri zen RAEko hiztegi oso hituli nahi izan zuen. Bere helburua espainolei euskara hizkuntzaren abeztasuna erakustea zen. Heriz herri ibiltzen etaliburuak begiratzen hitz ugari bildu zituen baina hala ere hitzen artean bere xelebrekeriak ageri dira. Izan ere, Erdal jatorriko hainbat hitz euskal hitz jatorrak balira bezala aurkezten ditu eta gauza batzuk izendatzeko hiz berriak asmatzen ditu. Beraz, askotan, zaila da jakiten zein hitz diren herriaren ahotik jasoak eta zein berak asmatuak. Larramendik, bere irudimenari esker sortutako hitz batzuk, egungo euskaran erabiltzera iritsi dira, hilezkor eta garrantzi, esaterako.

  • LANIK GARRANTZITSUENAK:

GRAMATIKA:

  •  
    • El Imposible Vencido 1729

GUTUNAK         

  •  
    • Gutuna 1747

HIZTEGIA

  •  
    • Dicionario Trilingüe del Castellano, Bascuence, Latin 1745

SAIAKERA

  •  
    • De la Antigüedad y universalidad del Bascuence en España 1728
    • Discurso histórico sobre la antigua famosa Cantabria 1736
    • Corografia de Guipuzcoa