Zientzia eta Teknologiaren Corpusari eskeiniko diodan hirugarren artikulu honetan, Bilaketa Arrunta eta Bilaketa Aurreratua izeneko atalak aztertuko ditut. Izan ere gure proiektuan atal hauek dira sakonen aztertuko ditugunak. Hau horrela izanik, honen gaineko artikulu bat egitea aproposa edota beharrezkoa iruditu zait.
Hasteko, esan beharra dago, bai Bilaketa Aurreratuak eta bai Bilaketa Arruntak oinarrizko egitura bera dutela. Ondorengo hau da:
- Bilaketa-atala. Hirutan banatuta dago, eta azpiatal horietako bakoitzak aukera ematen du:
- bilatu nahi dena (bilagaia) zehazteko: lema, forma (edo testu-hitza) eta kategoria
- bilaketa non (corpusaren zein atal edo sailetan) egin nahi den mugatzeko: corpus osoan edo eskuz landutako corpus-atalean; halako eremuan edo generoan; lema konplexuen osagaietan (bai/ez)
- emaitza-mota aukeratzeko (testuinguruak, kopuruak edo biak) eta bilagaiaren agerraldiak ordenatzeko irizpidea hautatzeko (dokumentua, lema, forma, ondoko edo aurreko testuingurua eta abar)
- Emaitza-atala. Bi emaitza mota daude:
- Bilaketa-atalean zehaztu diren baldintzak betetzen dituzten lemen, formen, lema/kategoria konbinazioen eta abarren zerrenda eta kopuruak (maiztasun-taula eta -grafikoa)
- Bilaketa-atalean zehaztu diren baldintzak betetzen dituzten lemen edo formen agerraldiak, KWIC edo ‘konkordantzia’ eran emanak; horien agerraldietan klik eginez, agerraldiaren erreferentzia (obra, egilea eta abar) eta testuinguru zabalagoa eskaintzen da aparteko leiho batean
Bilaketa Arruntan oraindik ere gehiago sakondu nahi baduzu eda Bilaketa Aurreratuan gehiago sakondu nahi baduzu, badakizu egin klik.
Hona hemen bien adibide bana:

